Tradener taldeko kideak Rio de Janeiro egon gara, IPPUR, UFRJ eta MABek antolatutako Energiari buruzko ikastaroan. Bertan, Brasil guztiko ekintzaile eta sindikatuetako ordezkariekin bi asteko egonaldian energia, Brasilgo egoera politikoa, etorkizuna eta globalizaziori buruz hitz egiteko aukera izan dugu.
Izandako irakasleen artean Dorival Goncalvesen esperientzia azpimarratzekoa da. Hainbat urte daramatza Matto Grossoko Unibertsitatean brasilgo eredu energetikoari buruzko ikerketak egiten, Brasil guztiko herri mugimendu guztiekin elkarbanatzeko.
Brasilen egun dagoen eredu energetikoari kritika gogorrak egiten dizkio, hidroelektrikoan oinarritutako sarean, eredu europear/amerikarra inposatu nahi dutelako. Brasilgo energiaren balio estatu batuetakoa baino garestiagoa dela kritikatzen du, eta egun Brasilen gertatutako kolpearen ondoren pribatizazioa asko handitzen ari dela ere bai.
Egoera latza bizi du herriak, eta energia gero eta garestiagoa dute.