TRADENERen energia trantsizioaren barruan mPOWER   proiektu internazionalean parte hartzen dugu. Hau da unibertsitatearen eta udal instituzioen arteko egitasmo bat, energia kudeaketak eta energia trantsizioarako plangintzak garatzeko. Hemen Euskal Herria mPOWER UPV-EHUk bultztatutza da. hemen proiektu honi buruz gehiago ikas dezakezu: www.ehu.eus/ehusfera/mpower. Edo hemen, haren web-gune nagusiena, ingelesez: municipalpower.org.

mPowerri buruz

mPOWER eskala handian, sakoneraz eta parekoen arteko ikasketa programa bat da. Programa honek sistematikoki egindako ikaskuntza ahalbidetuko du; bertan, gutxienez, 100 tokiko agintaritza publikoek parte hartuko dutelarik, hiriko energia-jardunbide berritzaile onenak erreproduzitzeko eta energia-trantsizio planak garatzeko asmoz.

Europako zenbait hirik, Alemanian, Danimarkan eta Frantzian kokatutakoak gehienbat, energia sektorearen kudeaketan berrikuntzak egin dituzte jada; energia banaketa-sareak abian jarriz, energia berriztagarrien partaidetza publikoko enpresako sortu edo sustatuz, parte hartze prozesu sakonak eraikiz eta finantzaketa publiko/pribatua proiektu energetikoetara bideratuz.

Europako beste hiri batzuek berriz, beren energia kudeaketak udal mailan aztertzen ari dira eta horretarako ezagutza bilatzen ari dira. mPOWERrek dagoeneko badagoen udal politika energetikoaren mapa bat egingo du, jardunbide egokiak, berrikuntzak eta baita oztopoak identifikatzeko asmoz.

“Udal energia” tokiko erakunde publikoek osatzen duten kategoria gisa definitzen dugu. Kategoria honetan udalerriek energia politikak kudeatzeko ezarritako erakundeak sartzen dira, hauek izan ditzaketen forma desberdinak kontuan hartuz: jabetza hibrido kolektiboa ez-pribatua dutenak (komunitateak, langileek kudeatutakoak, kooperatibak), baina betiere udalerrien parte hartze jakin bat duelarik.

Proiektuak karbono baxuko sistemen energia trantsizioa sortzen duten udal ekintzak bultzatuko ditu. Udal ekintza bezala zera definitzen dugu: tokiko eta udal gobernuek sustatutako eda udalerri barruko aktoreek egindako ekimen zehatzak lirateke. Ekintza hauek tokiko aktoreak indartu eta hirien energia kudeaketa modu berriak sortzeko eta karbono gutxiagoko trantsizio bat bilatzea edukiko lukete helburu. (Bertan, energia-pobrezia edo energia-segurtasuna lantzen diren ekimenak ere sar daitezkeelarik).

Ekimen hauek honakoak izan daitezke:

  1. Udal erakunde berriak eratzea (“erakunde” hauek tokiko sektore publikoko enpresak eta udalerriko/herritarren ekimenak bateratzen dituzten erakunde hibridoak eta kooperatibak izan daitezkeelarik)
  2. Herri eragileak funts eta baliabide publiko zein gaitasunen erabileraren bidez babestea;
  3. eta beste herritarrak ahalduntzeko egiten diren ekimen sortzaile batzuk ere babestu (hau lortzeko sortzen diren mekanismo zein erakundeak ere babestuz) Zertarako sortutako ekimenak? (a) energia trantsizio helburuei heltzeko (energia berriztagarrien sorkuntza eta eraginkortasun energetikoa handitzea, sareen egonkortasuna bermatu, bezeroentzako prezio onena mantendu) eta (b) zailtasunak, mugak eta murrizketak gainditzeko.

Muga eta zailtasun hauek gainditzeko egin daitezkeen ekimen sortzaileak ere kontuan hartu nahi ditugu, sormen horren bitartez Nazio eta Europa mailak gainditzeko gai izan direnak. (adibidez EB lehiakortasun politika, tokian tokiko aurrekontuetarako mozketak edo errekurtso ezak gainditzeko ekimenak).

Mpower-ren bidez, Europa mailan parte-hartzen dute udalerriek (a) praktika onak errepikatuko dituzte; (b) arriskuak, oztopoak eta dituzten mugak ezagutuko dituzte; c) tokiko beharretara hobekien egokitzen diren praktikak aurrera eramateko konpromisoa aurkeztuko dute; eta (d) gutxienez 30 udal energia politika eta proiektu berri eta hobetuak bilduko dituzten proiektu inkubatuko dituzte; proiektuak iraungo duen denboran. Ikasketa guzti hauek publikoki eta sare sozialetan zabalduko dira bererabiltzeko errazak diren formatuak erabiliz.

mPOWER osatzen duen patzuergoa hauxe da: Glasgowko Unibertsitatea(Erresuma Batua), Platform (Erresuma Batua), Transnational Institute (Herbehereak), Energy Cities (EB osoan), IPE (Kroazia), UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea (Euskal Herrian), eta Carbon Co-op (Erresuma Batua).