(Más abajo el manifiesto en euskera y castellano)

Kapitalismoaren erasoari erantzun soziala emateko, Euskal Herriak Kapitalari Planto plataforma aurkeztu dute Bilbon. Plataforma honetan TRADENER proiektuak parte hartzen du. Salaketa, mobilizazio eta desobedientzia zibil baketsuaren bidez, enpresa transnazionalei merkataraitza akordioen bitartez jartzen zaien alfonbra gorria salatuko dutela adierazi dute.

 

MANIFESTUA: EUSKAL HERRIAK KAPITALARI PLANTO!

Gizartea eta planeta, bere osotasunean, inoiz ez bezalako desberdintasun, autoritarismo eta jasangarria ez den egoera batera bideratzen du kapitalismoak. Mundu mailako merkantilizazioa besterik ez dute buruan enpresa handi eta haien aliatuek. Guztia da merkataritzarako bideragarria, dena izan daiteke negozio ona: hezkuntza, osasuna, ura, energia, lurra, zaintza, erosketa publikoa, inbertsioak, merkataritza digitala, berrikuntza, etab.
Merkantilizaziotik datorren eraso honek, nagusikeria eta indarkeria handiagoak dakartza politikoki. Mundu mailako negozioak amaitzen diren lekuan hasten da demokrazia. Talde eskubideen eta giza kontrol publikoaren arautze eza da nagusi Estatu eremuetan. Eskualde eta mundu mailan -Europar Batasuna buruan dela- enpresa handien aldeko teknokrazia ezarri da, aldi berean. Prekarizatutako erdi demokrazia bideratzen duten herri burujabetza eta herrien eskubideen antitesia diren merkataritza itunak dira horren adibide argiena.
Bertako oligarkiaren eskutik, enpresa transnazionalek pribatizazio eta neurrigabeko ustiapenari lurraldeak eta guztion ondasunak eskaintzen dizkiete mundu mailako eremuan. Hau guztia, lurralde eta bertan bizi diren herriekiko batere begirunerik gabe. Biak eskubideak dituzten subjektu politikoak dira eta euren suntsiketak planeta jasangarria ez den egoera batera bideratzen du.
Gure bizitza arrisku larrian jartzen duten merkatu global eta enpresa transnazionalei oztopo geografiko, politiko eta sektorialak ezeztatzea da, azken finean, nahia: klase, genero eta arraza/etnia menpekotasunak hazten dira; pobreen arteko liskarrak areagotu; kolapso ekologikoa aurreratzen da, jasangarritasun estruktural ezean sakonduz; oraindik guztiona/publikoa dena salerosten da; mundu mailako arazo larriei aurre egiteko gobernu eza sortuko da, eta sistematik pertsona eta herrien kanporaketak biderkatu. Merkataritza hitzarmenek empresak edozein herritik “kanporatuak” izatetik babesten dituzten bitartean, pertsona errefuxiatuen eskubideen urraketak salatzeko justiziarik ezta auzitegirik ahalbideratzen ez duen sistema, alegia.
Sistema honetan, merkataritza-itunek eta inbertsioak babesteko akordioek enpresa transnazionalak babesten dituzte, herrialdeetatik “kanporatuak” izan ez daitezen; baina, aldi berean, ez dago justiziarik errefuxiatuentzat, ezta haiek jasaten dituzten eskubide-urraketak salatzeko aukera ematen duen auzitegirik ere.
Programa liberalen ugaltzearen ondorioa da aurreko guztia, gaur egun gainera, bere bertsio ultrenean. Honek guztiak, eskuin faxistenaren igoera dakar, baita herriaren borrokarekin hamarkada luzeetan zehar lortutako banakako nahiz talde eskubideetan atzerapausoak ere.
Eraso hau ere jasan dugu Euskal Herrian. Banketxeak erreskatatu dira, zor pribatua publikoan bilakatuz; oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatu dira; erreforma desberdinak direla medio, negoziaketa kolektiboa gutxienekotan geratu da; zerbitzu sozialak murriztu dira, etxegabetzeak bideratzeko legeak egin…
Burujabetasuna lapurtzen digute. Burujabetzaren alde borrokatu behar dugu herriok. Baina ez aberastasuna nola banatzen dugu erabakitzeko bakarrik, pertsonak erdigunean jarriz, baita zer, nola eta norentzat ekoizten dugun erabakitzeko ere. Lan eta giza politiken inguruko erabakiak gure lurraldean hartu behar ditugu. Horretarako, lan harreman eta babes sozialerako euskal eremuaren garapena ezinbestekoa da.
Herri bezala daukagun etorkizunak arduratzen gaitu. Horregatik guztiagatik, Euskal Herriak kapitalaren aurrean planto egiten du eta botere korporatiboaren ezarpenei aurka egiten die, daukaten forma daukatela ere (nazioarteko itunak, multinazionalen gehiegikeriak, finantza ekonomiaren erasoak…).
Era honetara, aniztasun sozial eta politikotik EH-k kapitalari plato! plataforma bultzatu nahi dugu, Euskal Herrian jasaten ari garen eraso kapitalistari erantzun soziala emateko. Bizitzaren, guztion ongizatearen eta burujabetasunaren alde eta kapitalaren barneratzearen adierazpen nagusien aurkako salaketa eta herri mobilizazioa koordinatu, artikulatu eta areagotzeko apustua egin nahi dugu:

Enpresa transnazionalak: Euskal Herrian nahiz mundu osoan “euskal korporazioen” eraginen inguruko jarraipena egin eta mobilizazioak bideratuko ditugu. Askotan, interes orokorraren aurka, gure lurraldean instituzioek jarritako alfonbra gorriarekin ezartzen diren transnazionalen jarduerak aztertuko ditugu.
Pribatizatutako politika publikoak eta korporazioen aldekoak: gehiengo sozialaren ongizatea mehatxatzen duten kapitalaren aldekoak diren politika publikoak alderatuko ditugu; herri nahiz autonomia mailako pribatizazio prozedurak, besteak beste, edo enpresa handien sarrera, zerga politika, industria politika, enpresa nazioartekotasuna, etab.
Merkataritza itunak: gure bizitza eta burujabetasunarekiko kaltegarriak izango dira itunen ondorioak Euskal Herrian, are gehiago mota honetako akordiotan buru den Europar Batasunaren barruan. Itun hauek eta bere ekintza edo ez egiteagatik bermatzen dituzten haiek salatzea izango da gure lehentasuna.
Kapitala defendatzen duten estatuz gaindiko erakundeak: Mundu Merkataritzaren Erakundea (MME), Banku Mundiala (BM), Nazioarteko Diru Funtsa (NDF), G-20, G-7, edo Europar Batasuna bera, mundu mailan merkataritza agenda inposatzeko sistemak erabiltzen dituen estatuz gaindiko erakundeak dira. Mobilizazioa eta salaketaren bitartez, hauek guztiak eraisten lagunduko dugu Euskal Herritik, gure herrian ekintzak antolatzen badituzte, batez ere.

Gaur egungo sistema sostengatzen duen arkitekturaren aurkako artikulazio eremua martxan jarri nahi dugu, hau da, merkataritza itun eta nazioarteko elkarteen babes politiko eta juridikoaren bitartez enpresa handiei erakundeek emandako laguntzen aurkakoa.
Kapitalaren aldeko zigorgabetasun logikaren aurka planto egiten dugu. Salaketa, mobilizazio eta desobedientzia zibil baketsuaren aldeko sormenezko estrategia barneratzaileak sortuko ditugu alde batetik, eta bizitza mota demokratikoago, jasangarriago eta bidezkoagoetara iragaten uzten diguten enpresa handiak arautuko dituzten alternatibak ezarriko ditugu, bestetik.
Bizitzaren, guztion ongizatearen eta burujabetasunaren alde, EH-k kapitalari planto!

 

MANIFIESTO: EUSKAL HERRIAK KAPITALARI PLANTO!

El capitalismo está abocando a la humanidad, y al planeta en su conjunto, a una situación de desigualdad, autoritarismo e insostenibilidad sin precedentes. Las grandes empresas y sus aliados institucionales tienen por objetivo la mercantilización a escala mundial. “Todo” es objeto de mercantilizarse, de convertirse en negocio: educación, salud, agua, energía, tierra, cuidados, compra pública, inversión, comercio digital, innovación, etc.

Esta ofensiva mercantilizadora viene acompañada, políticamente, de mayor autoritarismo y violencia. La democracia comienza allí donde terminan los negocios globales. De este modo, en el ámbito de los Estados impera la desregulación de los derechos colectivos y el control público-social. Al mismo tiempo, se instala a nivel regional y global –con la Unión Europea a la cabeza– una tecnocracia a favor de las grandes empresas. Los tratados comerciales son el mejor ejemplo de ello, dando lugar a una cuasi-democracia precarizada, antítesis de la soberanía popular y de los derechos de los pueblos.

Igualmente, en ese ámbito global las empresas transnacionales, de la mano de oligarquías locales, abren territorios y bienes comunes a la privatización y explotación desenfrenada. Todo ello, sin tener el respeto necesario por esas tierras y los pueblos que las habitan. Unas y otras sujetos políticos de derecho y cuya destrucción aboca al planeta a su insostenibilidad.

Se trata, en última instancia, de derribar todas las trabas geográficas, políticas y sectoriales al mercado global y a las empresas transnacionales, lo que amenaza gravemente nuestras vidas: se amplían las dominaciones de clase, género y raza/etnia; se acrecienta la guerra entre pobres; se ahonda en la insostenibilidad estructural acelerando el colapso ecológico; se mercantilizará lo que aún es común/público; se generará desgobierno para enfrentar los graves problemas globales; y se multiplicará la expulsión de personas y pueblos del sistema.

Un sistema en el que, mientras los tratados comerciales y los acuerdos de protección de las inversiones protegen a las empresas transnacionales de las posibles “expulsiones” de un país, no existe justicia ni tribunal en el que denunciar las vulneraciones de los derechos de las personas refugiadas.

Y la suma de todo lo anterior es el ascenso nuevamente de los programas neoliberales, ahora en su versión más ultra, con el consiguiente crecimiento de la derecha más fascista y el retroceso de los derechos individuales y colectivos, ganados por los pueblos durante décadas de lucha.

En Euskal Herria también sufrimos esta ofensiva, se ha rescatado a la banca y han convertido la deuda privada en pública; se han privatizado servicios públicos básicos; se ha reducido a la mínima expresión la negociación colectiva reforma a reforma; se han recortado las prestaciones sociales, se ha diseñado una legislación para poder realizar deshaucios…

Nos roban soberanía. Los pueblos tenemos que luchar por una soberanía plena no solo para decidir cómo repartimos la riqueza, sino también para decidir qué producimos, cómo lo producimos y para quién producimos, poniendo en el centro a las personas. Las decisiones sobre las políticas sociales y laborales se tienen que adoptar en nuestro ámbito territorial, lo que requiere el desarrollo del Marco Vasco de Relaciones Laborales y Protección Social.

Nos preocupa nuestro futuro como pueblo. Por ello, Euskal Herria se planta ante el capital, y se opone a las imposiciones del poder corporativo, sea cual sea su forma (tratados internacionales, abuso de multinacionales, ataques de la economía financiera…).

Impulsamos de este modo la plataforma EH-k kapitalari planto! para dar respuesta social a la actual ofensiva capitalista en Euskal Herria, desde la diversidad social y política. Así, en defensa de la vida, del bien común y de nuestras soberanías, apostamos por coordinar, articular e incrementar la denuncia y la movilización popular frente a las principales manifestaciones de la penetración del capital:

  • Empresas transnacionales: haremos seguimiento y nos movilizaremos ante los impactos de las “corporaciones vascas”, tanto en Euskal Herria como en el mundo. A su vez, analizaremos la actividad de las transnacionales que se implantan en nuestro territorio, muchas veces con una alfombra roja institucional a costa del interés general.

  • Políticas públicas privatizadoras y pro-corporaciones: confrontaremos las políticas públicas que favorecen al capital y amenazan el bienestar de las mayorías sociales, como los procesos de privatización en los niveles autonómico y local, de apertura a la entrada de grandes empresas, la política fiscal, la política industrial, de internacionalización empresarial, etc.

  • Tratados comerciales: las consecuencias de los tratados en Euskal Herria serán muy perniciosas sobre nuestra vida y nuestras soberanías, máxime en una Unión Europea a la vanguardia de esta nueva oleada de acuerdos. La denuncia de los mismos, así como de quienes por acción o inacción los avalan, será también una de nuestras prioridades.

  • Organismos supraestatales en defensa del capital: Organización Mundial del Comercio (OMC), Banco Mundial (BM), Fondo Monetario Internacional (FMI), G-20, G-7, incluso la propia Unión Europea, son parte de las estructuras supraestatales de las que el sistema se vale para imponer su agenda de mercantilización a escala global. Desde Euskal Herria contribuiremos a su desmantelamiento, movilizándonos y denunciando su actuación, máxime si estos celebran actividades en nuestro país.

En definitiva, ponemos en marcha un espacio de articulación frente a la arquitectura que sostiene el sistema vigente: las grandes empresas y sus apoyos institucionales, bajo el blindaje político y jurídico de los tratados comerciales y de los organismos internacionales.

Es frente a esta lógica de impunidad en favor del capital que nos plantamos. De esta manera generaremos estrategias creativas e inclusivas de denuncia, movilización y desobediencia civil pacífica, a la vez que posicionamos alternativas que regulen a las grandes empresas y que nos permitan transitar hacia formas de vida más democráticas, sostenibles y justas.

En defensa de la vida, del bien común y de nuestras soberanías, EH-k kapitalari planto!