(en castellano aquí)

G7EZ plataformak hainbat ekimen burutu ditu ekainaren 22n, Miarritzen uztailaren 13an antolatu duen manifestaziorako deia eginez: Bilbo, Gasteiz eta Iruñean goizean, eta Donostian arratsaldean. Datorren abuztuaren 23tik 26ra Miarritzen elkartuko dira zazpi ekonomia nagusien buruzagiak, goi-bilera batean. Bai Miattitz bertan, bai EHko beste hiriburuetan G7EZ taldeak osatu dira, izen horren plataforman.

Iruñean hasi da aldarrikapen eguna. Goizeko 10:30ean San Frantzisko plazan elkartu dira G7 gailurraren eta bere ondorioen inguruko eztabaida eta hausnarketarako tarte bat hartzeko. Lehen orduan gaien arabera, lau espaziotan banatu dira bertaratutakoak. Ondoren Jaume Osete, Rebel·lío kolektiboko kideak klima larrialdiari buruzko hitzaldia eman du.

Gasteizen kalejira egin dute alde zaharreko kaleetan zehar. Tartean freestyle poteoa ere egin dute, eta G7 gailurraren aurkako argazki masiboarekin eman diete amaiera ekimenari.

Bilbon aldiz, 12:30ean elkartu dira Merkel, Trump eta gainerako G7ko buruzagiak, hirian zehar argazkiak ateratzeko. Atzetik hamarnaka lagunek manifestazioa egin dute gailurraren aurka.

Azkenik, arratsaldean manifestazioa egin dute Donostian, «Gipuzkoarrok G7ari EZ!» lelopean. Easo plazatik abiatuak, bidean, kapitalismoarekin zer ikusirik daukaten ikurren aurrean ekintzak burutu dira: Zara eta emakume langileen eskubideak urratuak salatuz, aldundian errausketaren aurka, turismoari dagokio gentrifikazioari aurka, gastu militarraren aurka, etorkinekiko politika onartezinen aurkakoak, eta batez ere mozal legeak jazarritako isun handien aurka eta dagokigun adierazteko eta antolatzeko eskubidea aldarrikatuz. Hain zuzen, Trini plazan amaitu zen lekuan, ekitaldiak eta festak jarraitu zituen isunak ordaintzeko dirua lortzeko xedez.

Ekintza guzti hauen bidez Euskal Herriko G7EZ! plataformatik uztailaren 13an Miarritzen egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. Halaber, abuztuaren 21etik 23ra egingo den kontragailurrean parte partzeko dei ere egin dute. Abuztuaren 24rako, aldiz, Irundik Hendaiara manifestazioa antolatu dute, eta abuztuaren 25ean gailurraren aurkako protestak deitu dituzte.

Plataformak kontragailurra antolatzeko jasan dituzten trabak ere salatu dituzte, haien artean prefetak inposatutako zaintza eremua. Azken egunetan jakin denez, kontrol polizial bereziko eremua handitu du prefetak, akuarioraino iritsiz hondartzaren aldeko eremu guztia hartuz (hasieran ekialderago jarri zuten eremu gorriaren muga, hondartzaren bukaeratik gertu).

G7EZ

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

La plataforma G7EZ! llevó a cabo una serie de iniciativas el 22 de junio, para convocar a la manifestación organizada el 13 de julio en Biarritz: en Bilbo, Gasteiz y Iruñea por la mañana, y en Donostian por la tarde.   

Los días 23 y 26 de agosto, en Biarritz, los líderes de los siete economiás más poderosas se reunirán. Tanto en el mismo Biarritz como en las otras capitales del País Vasco se han formado grupos de G7EZ! que constituyen la plataforma de ese nombre.

El día de la reivindicación comenzó en Iruñea. A las 10:30 de la mañana, se reúnieron en la Plaza de San Francisco para participar en un debate y reflexión sobre la cumbre del G7 y sus consecuencias. En la primera hora, los asistentes se dividieron en cuatro espacios.  Jaume Osete, miembro del colectivo Rebel·lío , dio una conferencia sobre la emergencia climática.

En Gasteiz se organizó una kalejira por las calles del casco antiguo. También hicieron un  poteo freestyle y terminaron la iniciativa con una foto masiva contra la cumbre del G7.

En Bilbo, a las 12:30 a.m., Merkel, Trump y el resto de los líderes del G7 se reúnieron para capturar la ciudad. Miles de personas protestaron contra la cumbre.

Finalmente, por la tarde, se realizó una manifestación en Donostia, «¡Gipuzkorrok no al G7!» . Partió de la plaza Easo, y en el camino, se realizaron acciones contra distintos símbolos del capitalismo: se denunció la violación de derechos de las mujeres trabajadoras de Inditex (Zara), la política pro-incineración en la diputación, la gentrificación del turismo, el derroche y muerte que impone el militarismo, las inhumanas políticas de inmigración que conlleva muerte y represión a quienes salvan vidas y, en especial, se denuncó la vulneración del derecho a expresarse y organizarse restringido por la Ley Mordaza ue persigue cualquier actividad contestatria. De hecho, al final. en la plaza Trini, continuó el evento  con conciertos y fiesta para recaudar dinero para pagar multas.

Con todas estas acciones, G7EZ ha lanzado su convocatoria para participar en la manifestación que tendrá lugar el 13 de julio en Biarritz. Del mismo modo, también convocaron a la contracumbre que se celebrará del 21 al 23 de agosto. El 24 de agosto, organizaán una manifestación de Irun a Hendaya, y el 25 de agosto convocarán a protestas en la cumbre.

Las plataformas también denunciaron las restricciones para la organización de la contracumbre pues  la prefectura ha impuesto una zona de vigilancia . En los últimos días, se ha sabido que el área de control policial especial ha aumentado , llegando hasta el acuario e incluyendo toda la zona adyacente a la playa