ARTEKOMek antolatutako “EGIN BEHAR DUGU – Artea eta Trantsizio ekologikoa” erakusketa Balmasedan hasiko du ibilbidea azaroaren 6an Horcasitas jauregian, eta abenduaren 10era arte izango da ikusgai bertan.

Inaugurazioa azaroaren 6an izango da, 19:00etan.

Horren aurretik, 17:30ean, Lucía Loren artista madrildarrak “Aldaketa brodatuz – Gizarte iraunkorrei buruzko transizioa eta komunikazioa” hitzaldia eskainiko du.

Eta azaroaren 11n beste hitzaldi bat izango dugu Valentziako Unibertsitate Polteknikoko José Albelda artistarekin. Hitzaldi hau leku eta ordu berdinean izango da: 17:30ean, Balmasedako Horcasitas jauregian.

(Doako autobusa izango da Leioako Arte Ederretako fakultatetik hara joateko – bi egunetan 16:30ean – itzulera: 21:00ean, Bilbora

Energia trantsizio iraunkorraren gaiari buruzko erakusketa da hau, gaur egungo artearen bidetik gaia jorratzeko hausnarketak proposatzen dituena.

“EGIN BEHAR DUGU” izenburuko erakusketa hau ARTEKOMek (Energia Trantsiziorako Arte eta komunikazioa) antolatu du, Balmasedako Udalarekin, Enkarturrekin eta TRADENER proiektuarekin batera.

Bertan 18 artistak parte hartzen dute, besteak beste, UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultatekoek, Valentziako Unibertsitate Politeknikokoek, Mexikoko Unibertsitate Metropolitarrekoek eta Antonio Nebrija Unibertsitatekoek. Marrazki, instalazio, pintura eta eskultura, teknologia berri nahiz artea gauzatzeko modu partehartzaile eta erlazionalak baliatu dira; hortaz, erakusketa oso anitza da. Baina proiektu guztiak bat datoz: ez dira esperientzia estetiko hutsak; ezagutza eta kontzientzia sortzen eta gizarte- eta ingurumen-larrialdiaren aurrean erantzunak aktibatzen laguntzen dute.

Partehartzaileak:

Paola ÁlvarezAntonio AchucarroMikel ArceIratxe E. DíazMikel GarateRaquel GutiérrezTxemari HerreraSusana JodraJose Angel LasaNerea LegarretaLucía Loren Martin Mantxo Leopoldo Ramírez Josu Rekalde Libe UgaldeGorka VegaViridian (Chiara Sgaramella + Estela de Frutos)

Katalagoa : www.tradener.org/wp-content/uploads/2019/10/CatálogoARTEKOM-EGIN-BEHAR-DUGU-PDF-imprimir-con-marcas-en-A41.pdf