(Laster izango dugu komunikaua euskaratuta)

Datorren COP25a Madrilen izango da, abenduaren 2tik 13ra. Gizarte-mobilizaziorako, inoiz ez bezalako aukera izango da. ZATOZ gailurraren kontra MADRILEN, abenduaren 6an, 18:00etan Atochatik irtengo den MANIFESTAZIO handira. Madrilgo manifestaziora ahalik eta jende-kopururik handiena bideratu nahirik, Klima Larrialdiaren aldeko Bizkaiko Aliantzak autobusak antolatu ditu.

PREZIOA: 15 € (prezioa berbera da, joan-itzulirako zein joanaldirako bakarrik).

Joan-itzulia egun berean:
JOANALDIA: 10:00etan, BILBOKO San Nikolas elizaren aurrean.

ITZULIA: goizaldeko 01:00etatik; tokia zehazteke (datuok alda daitezke).

EMAN IZENA!

  • Online formularioan: http://labur.eus/klimaCOP
  • Ekoetxean (Pilota kalea 5, Alde Zaharra): astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.

#COPforFuture