Fossil Banksen arabera, BBVAk erregai fosilen industria 12.080 milioi dolarrekin finantzatu zuen 2016-2018 bitartean.

Petrolioa erauzteko beste era batzuen artean, oso ur sakonetan erauzketa finantzatu du, fracking (gasa eta petrolioa) eta harea bituminosoen olioa, eta GNL (gas natural likidotua), eta haien garraioa eta esportazioa, ingurumenaren gaineko eragin handien erantzuleak (isurketak akuiferoetan, ibaietan, suteetan …), kutsagarrienak izateaz gain berotegi eragina ere dutenenak.

BBVAk finantzatu dituen proiektuen artean hauek daude:

– Camisea gas-hodiaren proiektua – Peru

– Mendi tontorra kentzearen bidezko ikatz meatzaritza – Estatu Batuak

– SOCAR Egeo findegia – Turkia

– Kostalde Atlantikoaren Hodia (Atlantic Coast Pipline) – Estatu Batuak

– Dakota Sar-Oliobidea (Dakota Access Pipeline – DAPL) – Estatu Batuak

– Mendien arteko Oliobidea Hedapen Proiektua (Trans Mountain Pipeline – TMEP) – Kanada

BBVAk finantzatu dituen erregai fosilen konpainiak hauek dira:

– Anglo American – Erresuma Batua

– Arch Coal – Estatu Batuak

– BHP Billiton – Australia

– Drummond – Estatu Batuak

– ENGIE – Frantzia

– Glencore – Suitza

– Kinder Morgan – Estatu Batuak

– Rio Tinto – Australia

– RWE – Alemania

(Guzti hauetaz informazio gehiago gazteleraz)

Baina ez da BBVAk klima larrialdiari izugarri laguntzen dion industria eta ezta ere finanzatzen duen proiektu bakarra.

Gainera, BBVAk Ilisu Kurdistango Ilisu makro urtegiak ere finantzatzen du Turkiaren menpean dagoen kurdistanen, eta Hidroituango Kolonbian. Biak haien herrialdeetako handienak izango dira. Biek berotegi-efektuko gas ugari (BEG) ekoiztuko dute, batez ere urpean landarediaren deskonposaketa dela eta sortzen den metanogatik, BEGak klima berotzeko gaitasun handiena duen gasa.

Baina hormetan erabilitako zementu kopuruarekin, eta matxina, eta guzti honetarako erabilitako garraioan BEG asko ekoiztuko dute. Ilisu-k 600.000 tona zementu erabili ditu, eta Hidroituango hormak 50 milioi tonako bolumena du, eta istripuetako batean urak eragindako barrunbea estaltzeko 55.000 metro kubiko zementozko tapoia erabili dute. Zementu tona bakoitzeko CO2 tona bat baitagokio: zenbat CO2 dagokio proiektu bakoitzari?

Hori dela eta, nazioarteko erakunde eta lagunekin batera, jarduera, proiektu eta enpresa horien guztien inbertsioa desinbertitzea eskatzen dugu, larrialdi honi aurre egiteko hau baita lehen urratsa, eta argi eta garbi, diru iturriak eskaintzen duenak larrialdi honen arduradun nagusia delako. Erregai fosiletan ez-inbertitzeak akzio, bonu, inbertsio fondoetako parte-hartzeak, kontuak eta abar dituzten erakunde eta instituzioei deitzen die hori eten dezaten, finantza erakundeetatik dirua atera dezaten, horrela ez dezaten klima larrialdia finantzatzen. Ez-inbertitzea da bankuei bideratutako presio mota bat eta jarduera hauetaz ere bankuek ez dezaten etekinik egin. Hau dela eta, BBVAk ere larrialdi klimatikoan ez-inberti dezan eskatzen dugu.

BBVA-k finantzatutako DAPL oliobidearen ez-inbertsio kanpaina: www.defunddapl.org