“Klima-krisia. Giza eskubideak mehatxatuta” izenburupean argitaratu du UNESCO Etxeak dokumentu hau, krisi klimatikoaren eta giza eskubideen arteko harremanak eta loturak argitzen laguntzeko, mehatxu horiek jasandako talde jakin batzuei argi eginez. Horrez gain, lagundu egin nahi duguikusarazten Euskal Autonomia Erkidegoko garapenerako lankidetzatik ari direla lantzen zenbait proiektu, giza eskubideen eta klima-krisiaren arteko harreman hori aditzera emateko lagungarriak izan daitezkeenak.

TRADENERrek ere parte hartu du gidaren lanketan egindako ikerketak erabiliz, hala nola Bolivian, Guatemalan, Mendebaldeko Saharan edo Saharaz hegoaldeko Afrikan egindako lan-esperientzia baliatuz.

Dokumentuan, krisi klimatikoa giza eskubideen ikuspegitik aztertzeko beharra azpimarratzen da. Helburu horretarako, kontuan hartzen da giza eskubideak errespetatzeko, babesteko eta gauzatzeko erantzukizun eta betebeharrak daudela. Giza eskubideak lagungarriak izan daitezke gure eskakizun asko bete daitezela exijitzeko; izan ere, ez gara printzipio etikoez bakarrik ari, baizik eta Estatuentzako betebeharrak dakartzaten lege-arauez ere bai. Horrenbestez, ikuspegi hori lagungarria zaigu, eskubide eta betebeharrak ikusarazteko.

Gida hementxe duzue eskuragarri!: http://www.unescoetxea.org/base/berriak.php?id_atala=1&id_azpiatala=1&hizk=eu&zer=orokorrean&nor=1715