TRADENERrek Pikara Magazinek energiei buruz argitaratu duen monografikoan parte hartu du, azkenekoan, hain zuzen.

Bertako epilogoan, Pikara Magazinek egiaztatu du “energiaren sektorea boterearen ardatz handietako bat dela, eta, horrenbestez, patriarkatuak eta androzentrismoak eusten dute”. Pikara harago doa, eta bere begirada marjinetara zabaltzen du: “periferian nortzuk bizi direnak ezagutzeko eta handik eraikitzen ari diren alternatibak zeintzuk diren jakiteko”. Aldizkariaren erredakzioak ondorioztatu duenez, “gure bizimoduak eta argia pizteak (eta itzaltzeak) zer inplikatzen duen edo nola mugitzen garen zalantzan jartzea ezin da geratu eztabaida feministetatik kanpo”.
Eskura ezazu zeure monografikoa hemen edo ohiko saltokietan.