Artekomek antolatutako Egiten ari gara / Lo estamos haciendo erakusketan, transizio ekologikoari buruzko ikuspegi ezberdinak arakatzen dira, eta horretarako egungo kontsumo gizarteak bereak dituen eredu politiko eta ekonomikoen aurrean jarrera kritikoa erakusten du. Erronka horri era ekologikoan erantzun asmoz, bertan parte hartzen duten 14 artistek hitz eman dute era arduratsu eta mugatuan gauzatuko dituztela euren lanak.

 

Erakusketa honen bidez nahi dena da hainbat burutazio eskaini gure eguneroko ohituretan eta portaeretan gauzatu beharreko aldaketei buruz, uste baitugu arteak sentsibilizazioa eta komunikazioa sustatzeko balio duela. Bestalde, jakin badakigunez arteak mugarik gabeko bide eta moduak jorratzen dituela esan nahi dituenak esateko, ez dugu mugatuko gure ahalegina narraziozko baliabideetara, ez eta alegorikoetara edo metaforikoetara; areago, ereduzkoa izan daiteke, besterik gabe, hau da, koherentziaz jardun.

 

 

Besteak beste, honakoen obrak egongo dira ikusgai: Ainhoa Arzallus, Mikel Arce, Iratxe Díaz, Mikel Garate, Josemaría Herrera, Susana Jodra, José Ángel Lasa, Nerea Legarreta, Lucía Loren, Carmen Marín, Cristina Miranda, Josu Rekalde…

EGITEN ARI GARA / LO ESTAMOS HACIENDO ERAKUSKETA

Maiatzeren 4tik 20ra

Carlos Santamaria Zentrua

Europa Plaza

Donostia

*ARTEKOM, Artea eta komunikazioa trantsizio energetikorako. TRADENERren lankidetza duen diziplinarteko taldea da, UPV/EHUren Iraunkortasunaren Arloko Zuzendaritzak bultzatutako Campus Bizia Lab (CBL) programan sartua.