(PDFa inprimatzeko)

 

GENEiVAVE AZAM

Toulouseko Jean Jaurès Unibertsitateko irakaslea, GRESOC-en (Ikerketa Sozioekonomiko Taldea). ATTAC France-ko bozeramailea, ekologia eta nazioarteko arloetan parte hartuz. Transgenikoen aurkako borrokan aritu da, Solidaires de l’Yonne-ren Elkartean eta 2018az geroztik Klimaren Europako Finantzen Itunean, energia energetikoaren eta ingurumenaren trantsizioaren finantzaketa iraunkorra sustatzeko eta berotzeari aurre egiteko helburuarekin. Prekarietate zabalaren, lan erreformen eta beste zentzugabekeria neoliberalen aurkako borroketan ere dabil.

 

GILBERTO CERVINSKI

Urtegiek Kaltetutako Pertsonen Mugimenduko kidea da (MAB). Uruguai ibaiko eskualdean jaiotako nekazari familiakoa, Rio Grande do Sul-eko urtegiaren eraikuntzak kaltetuak izan ziren. Santa Maria Unibertsitate Federalean (UFSM) graduatu zen Agronomian; Ekonomia Politikoan aditua da eta diplomak ditu Espirito Santo Unibertsitate Federalean (UFES) eta Energia eta Gizartean Kapitalismo Garaikidean Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean (UFRJ); eta Energian masterra egiten du ABCko Unibertsitate Federalean (UFABC).

 

MONICA VARGAS

Doktorea da iraunkortasunaren esparruan, eta ikertzailea TNI-Transnational Institute-ko Corporate Power proiektuaren baitan. Halaber, dinamizatzailea da herrien burujabetza aldarrikatzeko, botere korporatiboadesegiteko eta inpunitatearekin amaitzeko mundu mailako kanpainan.

 

Pedro Prieto (1950)

Telekomunikazioko ingeniari teknikoa izanez, sektore horretan lan egin du 1972tik 2002ra arte, ITT Ikerketa laborategietan irakaslea, zuzendari komertziala, esportazio zuzendaria eta Alcatel irrati-komunikazioen saileko presidenteordea. Crisis Energética webgunearen ko-editorea da. AERENen, Baliabide Energetikoen Ikerketarako Elkarteko lehendakariordea da, Espainian ASPO (petrolioaren eta gasaren gailurra aztertzeko elkartea) ordezkatzen duen elkartea (azken honen Nazioarteko mahai-kidea da ere). Eguzki fotovoltaikoko proiektu asko bultzatu ditu. AEBtan “Espainiaren iraultza fotovoltaikoa: inbertsioaren etekin energetikoa” liburua argitaratu du. “Azken deia” manifestuaren bultzatzailea, zazpi mila atxikimendu baino gehiago lortu duena. 15/15/15 aldizkarian parte hartzen du eta lorategi ekologiko batean aritzen da.

 

Elena Gerebizza

Ikertzailea da eta Re: Common, Erroman ezarritako irabazi asmorik gabeko erakundean dihardu. Bere jarduera eremua nazioarteko finantza delituak eta mega azpiegituren eta erauzketa proiektuen finantzaketa publikoak ingurumenean eta gizartean izan ditzakeen eraginak erakustean oinarritzen da. Azken 10 urteetan landa-bisitetan parte hartu du Nigeriam, Kazakhstan, Azerbaijanen, Kongoko Errepublikan, Ekuadorren, eta beste hainbat herrialdeetan. Bere lan berrienak eredu erauzgarriak zabaltzeko korridoreen azpiegitura energetikoen eta eskala handikoen analisi kritikoa izan da. Re: Common-en ikerketa ildo eta kanpaina nagusiak ekonomia susmagarrien aurkako eta Ipar eta Hegoaldeko lurraldeak eta baliabide naturalak suntsitzen dituzten azpiegitura publiko eta pribatuen proiektu handien aurkako analisiak egitea da.

 

CLAUDIA ORTIZ

Sogamoso ibaiaren hertzean bizi den nekazaria, Kolonbian, urtegiaren eraikuntzak bizitza aldatu zitzaion. Ríos Vivos Kolonbiako Mugimenduen Lurralde Defentsan eta Kaltetutako Mugimenduaren Koordinazioko kidea da, baita Latinoamerikako Kaltetuen Mugimenduaren eskualdeko koordinazioko kidea ere.

 

Marichuy (Tuxpán, Jalisco, México, 1963)

María de Jesús Patricio Martínez Mexikoko Nahua jatorriko eskubideen aldeko ekintzailea eta ohizko sendatzailea da. 1994ko zapatistaren altxamenduaz geroztik, Kongresu Indigena Nazionalean parte hartu du, Mexikoko 2018ko Hauteskunde Federalerako presidente izateko hautagaia izanez, hautagaia izan den lehenengo emakumea bihurtzen. 2001eko Lurraren Kolorearen Martxaren bozeramailea izan zen Batasuneko Kongresuaren aurrean. Sendatzaile bezala, Lurraren osasunari buruzko diagnostiko egin du: “Lurrak endekapenezko gaixotasun kronikoa du, baina oraindik konponbidea daukana: behetik jendea antolatuz eta ohiturak errotik aldatuz”.

 

Daniel Chavez

Transnational Institute (TNI) lankidea da. Kudeaketa publikoan, herritarren partaidetzan, estatuko enpresetan eta zerbitzu publikoetan espezializatuta dago. Antropologian lizentziatua da Errepublikako Unibertsitatean (UdelaR, Montevideo) eta Garapen Politiketan Doktorea da Gizarte Ikasketen Institutuko (ISS, Haga) Erasmus Unibertsitateko Unibertsitatean. Susan Spronk-ekin batera editatu duen liburu berriena “Rethink the Public. Estatua, gizartea eta oinarrizko zerbitzuak Latinoamerikan” da (Icaria, Bartzelona, 2018).

Emiliano Teran

Venezuelako Unibertsitate Zentraleko soziologoa, Ekonomia Ekologikoan Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Ingurumen Zientzietan eta Teknologian Doktorea unibertsitate berean. Garapen Ikasketen Zentroarekin (CENDES) lotutako ikertzailea. Venezuela Ekologia Politikoko Behatokiko kidea. Rosa Luxemburg Fundazioak antolatutako Garapenerako Alternatibei buruzko lan talde Iraunkorreko kidea. “El fantasma de la Gran Venezuela” liburuaren egilea (Celarg Fundazioa, 2014), pentsamendu kritikoaren 2015eko libertadore sariare ohorezko aipamena jaso zuena. Ekologia politikoari buruzko CLACSO lan taldean parte hartzen du eta EjAtlas – Ingurumen Justizia proiektuarekin kolaboratu du, Joan Martínez Alierrekin. Oilwatch Latinoamerikako Sarearen partaidea.

Elizabeth Peredo

Psikologo Soziala da, idazle eta ekintzaile ekofeminista boliviarra. Observatorio Boliviano de Cambio Climático y Desarrollo erakundeko ikertzaile elkartua da. Alianza Latinoamericana frente al Fracking eta Movimiento Boliviano frente a la Amenaza Nuclear mugimenduetako kidea da, eta Bolivian eta Latin Amerikan energia- eta gizarte-trantsizio bidezkoaren aldeko hainbat talde eta kolektiborekin batera lan egiten du. Feminismotik trantsizio ekosozialaren alde lan egiten duen Trenzando Ilusiones gunean parte hartzen du.

 

Pablo Fajardo

Ekuadorko indigena eta nekazari komunitatearen abokatu nagusia da. Texaco Operazioen Kaltetutako Pertsonen Batasunean (UDAPT) antolatuta, Chevron petrolio konpainiaren aurka egon dira azken hiru hamarkadetan. 17 urte zituela, indigenak, nekazariak eta Ekuadorko komunitateak enpresen giza eskubideen urraketen aurka defendatzeko erakunde bat sortu zuen bere lagunekin batera. Zenbait misiolarien laguntza izan zuen abokatu bihurtzen laguntzeko. Abokatu lizentzia lortu eta urtebetera bakarrik, komunitateek bera hautatu zuten Chevron auzian defenda zitzan; garai hartan munduko ingurumen hondamendien garrantzitsuenetako bat zen. 2007an CNN Hero saria irabazi zuen eta 2008an Goldman saria. 20 urteko auziaren ostean, Pablo eta bere taldeak 9.500 milioi dolarreko zigorra lortu zuten Chevronen aurka Ekuadorreko Amazonia garbitzeko. Bere konpromisoari esker, Chevron kasua enpresek giza eskubideen aurkako gehiegikerien adibide eredugarria bihurtu da eta baita Nazio Batuetan transnazionalentzako itun loteslea lortzeko borrokaren ikur. Pablo Fajardo Ekuadorreko Amazonian bizi da oraindik eta Chevron kasuaz gain, indigeneei beren eskubideak defendatzen laguntzen die.

 

Tchenna Maso

Ekintzailea da Urtegiek Kaltetutako Pertsonen Mugimenduan (MAB), Zuzenbideko graduduna da UFPRn, maisutasun gradua du Latinoamerikako Gaur Egungo Integrazioan (UNILA), eta aditu-diploma du UFRJren Energia en Capitalismo Contemporaneo ikasketetan.

 

Ercan Ayboga

Ingurumen ingeniaria eta ekintzaile ekologista da, denbora luzez Kurdistango iparraldean (Turkiak okupatzen duen zatian). Hasankeyf bizirik mantentzeko ekimenaren sortzailea da. 2006az geroztik Tigris ibaian Ilisu presaren aurka borrokatzen aritu da. Era berean, 2012an Kurdistan iparraldean sortutako Mesopotamia Ekologia Mugimenduaren parte da. Mugimendu zabal gisa politikoki aktiboa da ekologiarekin lotutako gaietan. Gainera, 2015az geroztik hamaika hizkuntzatan argitaratua izan den “Revolution in Rojava” liburuaren egilea da, bertan Rojava/Ipar Sirian bizitako iraultza dokumentatzen duena.

 

Renato di Nicola

Pescarakoa da (Italia). Forum Italiano dei Movimenti per l’Acqua sarearen sortzaileetako bat izan zen, eta partaidea da gaur egun. Sarea 2006an sortu zen, eta presentzia du Italiako 15 eskualdetan. 2011n uraren pribatizazioaren aurkako erreferenduma proposatu eta irabazi egin zuen. European Water Movement erakundearen sorkuntzan parte hartu zuen 2010ean, eta bertako koordinazioan dago; gaur egun Europako 12 herrialdetan dago. Aurtengo martxoaren 23an Erroman “klimaren alde, alferreko obra handien aurka eta ingurumen justiziaren alde” 100 000 lagun batu zituen martxa nazionala antolatu zuen. Per il Clima, Fuori dal Fossile! sarea koordinatzen du; aurtengo uztailaren 20an manifestaldiak antolatu zituen Itsaso Adriatikoaren bazterreko 15 hiritan. No Hub del Gas-Italia sarearen partaidea ere bada. Aditua da nazioarteko politiketan, uraren eta ondasun komunen defendatzailea eta multinazional extraktibisten jardunak lurraldeak suntsitzearen kontrako ekintzailea. Kabawil, El Otro Soy Yo elkartasun-erakundearen lehendakaria da 1980tik. Ameriketako kontinentearen borroken aldeko sare sozial eta politikoak eraikitzen eta elikatzen ditu Kabawilen bitartez. Porto Alegreko Munduko Foro Sozialetik aurtengora (2000kotik 2018kora), guztietan parte hartu du aktiboki. Herrien Sarean ere parte hartzen du.

Lavinia Steinfort

Geografo kritikoa eta ekintzaile politikoa da. TNI-Transnational Institute erakundeko ikertzaile gisa, alternatiba publikoen esparruan egiten du lan, adibidez, zerbitzu publikoen birmunizipalizazioan, bidezko trantsizioa demokrazia energetikorantz eta finantzen eraldaketa % 99arentzat. Gaur egun mPOWER proiektua ere gauzatzen ari da. Energia bidezkoa, garbia eta demokratikoa ezartzen ari diren Europako hirien artean elkarrengandik ikastea da mPOWER proiektuaren xedea. Era berean, nazioarteko Energy Democracy aliantzaren koordinatzailea da.

 

Irene González

Enginyeria Sense Fronteres erakundeko kidea da 2003tik, zehazki, energiari eta industria extraktiboei buruzko taldekoa, bai eta Aliança contra la Pobresa Energèticakoa ere. Teknikari atzerriratua izan da Argentinan, ura eta saneamendua eskuratzeko, elikadura-burujabetza lantzeko eta nekazaritza intentsiboak lurraldean duen inpaktua aztertzeko proiektu batean, Movimiento Campesino de Santiago del Estero erakundearen baitan. Genero desberdintasunari eta pobrezia energetikoari buruzko ikerketa bat gauzatu du, Bartzelonan oinarritua. Gaur egun, pobrezia energetikoak haurrengan duen inpaktua aztertzen dihardu.

 

Davide Contini

Mendebaldeko Saharako Baliabideen Behatokiko Kontseiluko kidea da, Mendebaldeko Saharako natur baliabideen legezko ustiapenaren alde egiten duen nazioarteko GKEa. Bartzelonan bizi da eta Nazioarteko Harremanetan eta Diplomazian masterra du. Bruselako Behatokiaren jardueraren arduraduna izan da. Gaur egun, ikerketa editorea da Dow Jones hedabide konpainian, Arriskuen Kudeaketa eta Araudi Betetze arloan.

Gloria Baigorrotegui

Txileko Santiagoko Unibertsitateko Ikasketa Aurreratuen Institutuko irakasle elkartua da. Bere ikerketa arloak energiaren teknologien , ingurumenaren eta aktibismoen azterlan sozio-teknikoekin lotuta daude. Ingeniaritza aditu eta taldeen arteko harremanetan ere lan egiten du. Txileko Zientzia, Teknologia eta Gizartearen sareko kide da eta Zientzia Sozialen Zientzietako Gizarte Zientzietako (4S) batzordekidea ere bai. Cristian Parkerrekin batera 2018an trantsizioei lokalei buruzko argitalpena argitarartu du “¿Conectar o desconectar? Comunidaes Energéticas y transiciones hacia la sustentabilidad”. Jens Lowitzschek argitaratutako Energy Transitions (2019) liburuan energia komunitatearen analisia ere egin du. Camino Solar ekimen kooperatiboan parte hartzen du.

 

Felix Pericola

Lurraren zientziak ikasi ditu, eko-ekintzailea da eta Ende Gelände izeneko klima-justiziarako aliantza alemaniarreko kidea. Bremengo Unibertsitateko Geozientzia Fakultatean lizentziatu zen 2015ean. Australiako lurzoruaren ikerketan lagundu eta ingurumen aldaketen eta klimaren dinamiken inguruko oinarrizko ikerketak egiten ari zen bitartean, Kolonia inguruko Hambacher basoa okupatzeko mugimenduan parte hartu zuen.Ende Gelände (2014) izeneko justizia klimatiko taldean ere parte hartu du eta Ende Gelände-ren kide gisa, By202020WeRiseup taldearen sorreran lagundu du. Klima politikan egindako ahaleginaz gain, azken bi urteetan eskolak eman ditu ikastetxeetan eta fundazio bat sortu du Alemanian.

 

Alfons Pérez

Ingeniaria eta iraunkortasunean masterduna da. Mundu akademikoan lanean ondoren, Nazio Batuen klimaren gailurrei jarraipena emanez, 10 urte baino gehiago eskaini dizkio aktibismo ikerketari; Globalizazio Zorren Behatokian (ODG), hainbat txosten eginezk batez ere Europar Batasuneko politika energetikoak duen kanpoko dimentsioa landuz. Hori dela eta, landa lana egin du Mexikon, Guatemalaan, Ekuadorren, Kolonbian, Bolivian, Aljerian, Tunisian, Marokon, Georgian, Azerbaijanen eta Serbian. ODG-k gas naturalaren garapen globalaren azterketa kritikoa bultzatu du Global Gas Lock-In liburua argitaratuz. Gainera, “¡Tenemos energía! Retos para la transición hacia la soberanía energética” liburuan ere parte hartu du, energia burujabetzarako trantsizioaren erronkak, trantsizioa finantzatzeko kapituluan, eta Subiranotasuna kapitalismoaren aurkako proposamena, burujabetza energetikoari buruzko kapituluan. Gaur egun MAB Brasil-ekin koordinatzen ari da Brasilen finantzaketa eta energia korporazioei buruzko lanean eta aktiboki parte hartzen du 2020rako We Rise Up kanpainan, fosilen desinbertsio kanpainan eta Kataluniako Energia Subiranotasun Sarean. Nazioarteko sareetan Counter Balance, Energiaren Demokrazia eta Gastivists-en ere parte hartzen du.

 

Néstor Ruiz (Madrid, 1978)

Kanpaina askotan ekintzailea eta nazioarteko boluntarioa ingurumenaren babesaren eta garapen komunitarioaren arloan, 20 urtetik gorako esperientzia du hainbat GKEetan; azken 12ak Bosnia-Herzegovinan. Madrilen jaioa 1978an, Néstor Ruiz produktuen diseinuan ingeniaria da eta Gizarte Laneko Gradu ikaslea da, bereziki komunitateekin lan soziala lantzen duelarik. 2007. urtetik Bosnia-Herzegovinako ingurumen gaietan ari da “Center for Enviroment (CZZS) / Earth of Friends Bosnia-Herzegovina” gunean, eta gaur egun energia eta klima aldaketa programaren taldean dago. Bere lana tokian tokiko komunitateei ingurumena babesten eta beren baliabide naturalak energiaren ustiapen proiektuen defentsan eta energia iturri jasangarriak dituzten proiektuak garatzea da. Interesa du komunitateeen garapen jasangarrian eta klima-aldaketak tokiko komunitateetan izan ditzakeen eraginetan betiere nazioarteko lankidetzaren testuinguruan eta kulturarteko ikuspegitik.

Vanessa Álvarez

 

YOLANDA OQUELÍ

San Jose del Golfoko (Guatemala) eskualdeko FRENAM erakundearen (Iparraldeko Fronte Metropolitarra) ekintzaile eta komunitateko burua. FRENAMek Guatemalako zentral hidroelektriko ugari inposatzen duen energia ereduaren aurka egin du. 2012 eta gero, Kappes, Cassidy & Associates filialeko EXMINGUAren El Tambor meatze proiektuaren aurkako kanpainan parte hartu du. Kanpaina honek La Puya izeneko kanpaldi egonkorra ezarri zuen lan eremuaren sarreran. 2012an zen eraso batean bizirik atera zen, motozikleta batetik tirokatu zutenean. Kasua ez zen inoiz ikertu. 2013an berririo tiroak bota zituzten haren etxearen aurrean. Hau gertatu zen haren borroka-kidea zen Santos Fidel Ajauren hilketa ospatu eta gutxira. Hori dela eta, bere erbesteratu behar izan zuen eta azken urteetan Euskal Herrian bizi izan da.

 

PAULA SEQUEIROS

Ikertzailea da Coimbrako Unibertsitateko Centro de Estudos Sociais (CES) zentroan. Ikerkuntzari dagokionez, bere interesak kulturaren soziologian eta, zehazki, liburutegi publikoei buruzko ikerketetan oinarritzen dira. Dokumentazio zientifikoa askatasunez eskuratzearen aldeko nazioarteko ekimenetan parte hartu du. Klimaren inguruko sentsibilizazioa areagotzeko ekintzak bultzatu ditu, bai eta CESeko Vai à Escola ekimena ere (Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei zuzendua). Justizia klimatikoaren aldeko ekintzailea da Climáximon.

 

Txetx Etcheverry

Burkina Fasoko giza lanetan ari zen erizaina bezala, Thomas Sankararen aurkako kolpea eta gero alde egiten. Ekimen politiko ugaritan parte hartu du, besteak beste Patxa eta Abertzaleen Batasunean eta DEMOn (Euskal Herriarentzako Demokrazia), desobedientzia zibilaren mugimendua. 2007an atxilotua izan zen bi egunetan. Baionako Monbar hotelean GALek eragindako hilketen lekuko izan zen. Pizturen bidez, Euskal Herria Zuzenean (1995) musika jaialdiaren sorreran parte hartu zuen. 2004an Manu Robles-Arangiz Fundazioa eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sorreran parte hartu zuen, eta 2009an, klima aldaketaren aurka, jasangarritasuna eta ekonomia alternatiboa bultzatzen dituen Bizi! munduko talde altermundistaren sorreran. 2016an berriro atxilotu zuten ETAren armagabetzean parte hartzeagatik, 4 egun eta gero aske suertatuz.

 

Joaquim SEMPERE

Soziologian lizentziatua (Paris-Nanterre Unibertsitatea) eta Filosofia doktorea (Bartzelonako Unibertsitatea). Soziologiako irakaslea izan da UB-n 1992tik 2011ra, Ingurumen Soziologian espezializatua. Giza beharrei eta gatazka sozioekologikoei buruzko azterlanak ere idatzi ditu. Bere liburuen artean L’explosió de les poc (1992) liburuen egilea, El final de la era del petróleo barato (Enric Tello-rekin koordinatuta), Mejor con menos (2009) eta Las cenizas de Prometeo: Transición energética y socialismo (2018) aurki ditzakegu. Col·lectiu per un Nou Model Energètic i Social Sostenible (CMES)-ren Bazkide fundatzailea, 2012an.

 

ITXASO APRAIZ

Biologian eta Biokimikan Doktorea, itsasoko eta kutsadura proteomikoan espezializatua. Atzerrian bioteknologia industrian lan egin ondoren, jaioterrira itzuli zen nekazaritzan lan egiteko. Zornotzako Bizirik mugimenduan parte hartu zuen Zornotzako ziklo konbinatuetako zentralaren aurka. Abiadura handiko trenaren aurkako mugimenduan ere parte hartu zuen. Gaur egun, Euskal Gune Ekosozialistean eta Antikapitalistak taldean parte hartzen du.

 

CONRAD KUNZE

Conrad Kunze Soziologiako Doktorea da eta Freie Universität Berlin-eko Otto Suhr Zientzia Politikoko Institutuan lan egiten du. 10 urtez irakasle eta ikertzailea izan da ekologiarekin lotutako gaietan, batez ere energia berriztagarrien eta klima politiken trantsizioari buruzkoak. Gaur egun Alemaniako autoen industriak kliman daukan eragina aztertzen ari da. Klima justiziaren aldeko mugimenduan aritzen da. .

 

Yayo Herrero

Antropologoa, Gizarte Hezitzailea eta Nekazaritzako Ingeniari Teknikoa; UNEDen Ingurumen Hezkuntza eta Garapen Iraunkorreko Unesco Katedrako irakasle eta lankidea; Garúa S. Coop. Mad-eko bazkide eta langilea; gizarte-ekologiarekin lotutako hogei bat liburu kolektibotan idazle, eta artikulu ugariren idazle; Hegoaren argitaratze-kontseiluko kidea. Ecologistas en Accióneko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra.